11.7.09

EXTREME BARDENAS 09


Aurten ere animatu gara Bardeetako lasterketan parte hartzen, Iker, Iñaki eta Lander, hirurok bakarrik.
Urtero bezala, oso lasterketa gogorra, gehienbat egiten duen tenperatura dala eta. Kilometroak ere luzetxoak, 115, baina lasai hartuta erraz egiten dira. Gainera malda gogorretako bat ez genduan igaro beraz sasoitsu urten eta sasoitsu ere heldu ginan helmugara.
Azken jeitsieran eta "Senda Viva"ko parkea zeharkatzerakoan gure taldeko partaide bi ikusi genduzan, Gartzen "allroad" eta Agurtzane "camerawoman".
Datorren urtean han egongo gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mesedez, hitz egokiak erabili eta bestela lasai,edozer komentatu eta publikatuko dogu eta.