30.8.11

IRLAKO IGERIKETA ZEHARKALDIA 2011

Aurten Donostiako beste zeharkaldi baten ere izan gara. Hobeto esanda, izan da, gure igerilaririk petoena.
Kontxako hondartzatik irten eta irlari buelta osoa emotea zan helburua, 3000m.

Txiri-txiri egiteko gauza gutariko edonorentzat, bainujantzia jarri, txanoa, betaurrekoak eta ordu bat uretan egoteko txip-a jarri. Baina kasu honetan gure parte-hartzaileak, lasai asko hartzen ditu honako erronkak, ohituta baitago halako "metrokadak" uger egitera.
Beraz lasai urten eta oso ondo egin eban zeharkaldi guztia. Eguraldia primerakoa eta giroa ere primerakoa.
Parte hartzaileak gainera goi-mailakoak izan ziran, gure eutsi-kideaz gain "hau bai primerakoa!", goi mailako igerilariak izan ziran, baina gehiengoentzat ezezagunak direnez, lehen mailako triatletak ere egon zirela esan behar dugu, Nerea Murua(Ainhoaren ahizpa), Agirresarobe, Tobar, Alfaro...eta Eneko Llanos. Zelako ikuskizuna!
Ea ba eutsiko kideak zeharkaldiren batera animatzen garen udako denboraldia amaitzeko. Kontxakoa adibidez?
Animo!!!