Aurten bai! Somora itzuli ginen Gartzen eta Lander elkarrekin. Pasa den urtean Lander ez baitzen etorri.
Gartzen bere forma ona erakutsiz ederki ibili zen. Uretan denbora galdu bazuen ere, bizikleta saio ederra egin eta korrikakoa oraindik hobeto bete eta gero, aurreko taldeak harrapatu zituen. Datorren urtean podiumera.
Nire kasuan, uretan ondo ibili eta gero, bizikleta hartu eta talde egokian joateko ibilbidean. Bueltarako ostera, taldea galdu nuen indarrak agortu zirelako. Korrika ere erritmo ona ezin hartu, baina tira, denbora ona azkenean.
Beti esaten dugun moduan, hurrengo urtean gehiago eta hobeto!!!