12.1.09

KOLDO FERNANDEZ DE LARREA EUTSIREN LAGUN!!



Hau bai marka!! Gero eta famatuago egiten ari da gure EUTSI taldea. Hasiera batean iñork ez eban uste horrelako arrakastarik eukiko zuenik egitasmo honek baina hemen dagoz emaitzak.
Kasu honetan Euskal Herriak eman dauen sprinterrik honenaren laguntza jaso barri dogu, nola ez KOLDO FERNÁNDEZ DE LARREA. Eta guk Eutsiren mailotarekin jantzi dogu. Ze dotore!!

Txirrindularitzan oso zaila da maila honetaraino igotzea, eta berak hori bakarrik ez, garaipenez josi dau bere palmaresa eta Euskaltelen bitrinak.Ez da ahuntzaren gauerdiko estularen parekoa ez horixe!!Hemen dozue sprinter bikain honen palmaresa:

2007
7ª etapa Tirreno Adriático

2008:
5ª etapa Vuelta a Murcia
5ª etapa Vuelta a Castilla y León
2ª etapa Euskal Bizikleta

3ª etapa Vuelta a Burgos
Tour de Vendee



Hau garaipenei dagokionez, baina bai Giroan, Vueltan etan hainbat lasterketa garrantzitsuetan ohorezko postuak ere aurkitu daikeguz.

Irailaren 13 an, 27 urte beteko dituen Zurbanoko txirrindulari eta lagun honek ondiño hainbat urte oparo eukiko dituela emoten dau. Proiekzio horretan Eutsiren lagunak beti egongo dira hor errepidearen albo batean Aupa Koldo eta porturen batean bultzadatxoa emoteko prest egongo dira, hori ziur Koldo!!

Segi horrela eta ia aurtengoa ere hain ona edo hobeagoa izaten dan. AUPA KOLDO!!!

(eskerrik asko Idoia)