11.9.08

EUTSI LAGUN TALDEAK LANCE AMSTRONG FITXATU BARRI DAU!!


EUTSI Lagun taldeko zuzendaritzatik konfirmatzen dogu, egunkari guztietan jasotako azken berria, Lance Amstrong fitxatu berri dau gure taldeak.

Amstrong-ek talde solido batekin fitxatu nahi izan dau bere zortzigarren tourra irabazteko eta hori jakin bezain laster, gure managerrak berarekin izan ziren bere Austingo etxean. Isilean egindako negoziazio luzeen ondoren, azkenean, amerikarrak urte bateko kontratoa sinatu eban. Fitxaren balioa oso altua izan da, baina Eutsik petrolio magnate batekin kontaktatu ondoren ez da arazorik egon diru kontuetan.

Oso pozik gaude fitxaje barri honekin eta Amstrong bera ere. Entrenatzera ekin dio amerikarrak berehala eta gure taldeko kamisetagaz egin dau argazkian ikusten dogun moduan.

Hemendik aurrera gure kamisetagaz ikusiko dogu ere Euskal Herriko errepideetatik berak esan bezala.

Ia forma onean heltzen dan eta lehen Tourra ekartzen deuskun gure Eutsiko bitrinetara amerikarrak.