20.5.12

BILBOKO TRIATLOIA 2012(1.9-90-21)


Azkenean Bilboko triatloia heldu eta han egon ginen. Hainbeste denbora igaro eta gure, orain dela hilabete asko, erronka moduan planteatuta izan zena, azkenean notarekin gauzatu zen atzo.
Helburua zirkuitua betetzea zen eta joan ginen hirurok, egin ere.
Azkenengo egunetan izandako beldurrak uxatu eta ziurtasun eza ere aldera utzita lortu dugu mutilak: Esaten den moduan Finisherrak gara!
Eguna ez zen ona izan, euria, hotza...
Uretan sartu ginen Urtzi eta Andoniren animoak entzungai genituela. Berehala igeriketa hasi eta konturatu orduko: "Hara! Bilboko uretan gaude!" Amaitu eta, ez zen horrenbesterako izan, ez dago horren zikin. Boxetan sartu eta txalekoa, mangitoak, bike-a...hartu eta kmtroak egitera. Jendea ziztu bizian pasatzen zen, baina tira, hori ez zen gure erronka, energiak gordetzea baizik.
Igoerarik luzeenean, Gartzen egoan, bere animoak eskertzekoak noski (hurrengoan gurekin, eeh!)
Km-ak amaitu eta korrika egitera. 21km aurretik eta esperientzia berri bat. Hasieratik hankak gogortuta nituen eta buelta bat ematearekin konformatzen nintzen, baina...
Km-ak aurrera joaten ziren eta hankak berdin jarraitzen zuten, beraz zergaitik ez, amaitzen saiatu. Burua hotz mantenduta eta gure lagunen animoei esker: (Ainhoa, Kike, Olatz, Andoni, Gartzen, Iker, Rb-darrak, eta beste hainbat ezagun: MILA ESKER  danori!), nahiz eta km-troak luzeak izan...
AMAITUTA, HAU POZA!!!