27.6.09

EUTSI TOURRERA!!!


Aski ezaguna da gure taldean dagoen kiroletarako afizioa. Batzuk hor ibiltzen dira asteburuero gure errepide edo mendietatik korrikan edo bizikletan. Batzuk saiatzen gara parte hartzen al dogunean ta beste batzuk ere (nahi ta ezin).



Urtero joan izan gara bakar batzuk Frantziako Tourra ikustera eta disfrutatzera. Hemendik Friends Team of Eutsik Tourrera joateko asmoa eukiko dozeunontzat bidai antolaketa eskeintzen deutsuegu. Plana era askotakoa izan al da. Kanping denda eraman eta Pirineotako malda batean txirrindulariak igaro baño egun bat lehenago joan, farra bota gauean, gero bizikletak hartu hurrengo goizean eta bertako porturen bat igo edo jeitsi, turismoa ere egiterik be badago. Aurten gainera gure Eutsiko lagun eta sprinterra egongo da (Koldo Fernandez de Larrea) eta pankartaren bat egitea ere eskertuko leuke gure lagunak maldan gora ez bait dabil. (bultzadatxoren bat ere)

Baña aurten... aurten... aurten zerbait berezia ere gertatuko da Frantziako errepideetan...Armstrongen itzulera!!! Hori bakarrik ikusteagaitik merezi izango dau Pirineotarako bidaia.

Egunak uztailak 10 - 11 - 12 izango ziren Pirineotara joateko.

Norbaitek Frantziako Tourra ezagutu nahi badau aurten dauka aukera ezin hobea. Ongi pasatuko dogu ta zatoz!!!


3 comentarios:

  1. Uyuyui!!!
    Iker hasi da smslandiatik meatxuka...

    Tourra zapatu honetan hasiko da eta hasi baño lehen (barikua azken eguna)
    , www.tropela.net barruan sartuz gero, Tourrera begira, norberak bere kiniela egiteko apostua dauka eta dohain.

    Kiniela egin ondoren gero "Tropeltxoak" atalean sortua dago gure tropeltxoa, "eutsi" izenarekin. Horrela egunero jokatzen diren puntuen arabera sailkapenean gora eta behera ibiliko da gure kiniela azken egunerarte. Asko badakigu bizikletaz hau da hori demostratzeko gunea.

    Egin apostu eta bestela ere Pirineoetan ikusiko gara bakar batzuk ezta?

    ResponderEliminar
  2. Que si ir a ver el Tour... (como un pureta!!), que si Bira... (para intentar no quedar el último!!), que si tropela...(juegos infantiles!!)

    Gartzen madura de una vez y ven a las Bardenas (y no a las barracas de Senda Viva), al tri de Somo (pero no a nadar 50 "metritos" sino 500), a la Galarleiz (a sudar en la bici) y a Puentedey (donde viene toda la tropa)....

    A los hechos me remito, incluso las palabras sobran..........

    ResponderEliminar
  3. Dagoeneko eginda daukat nere tropela...

    ez dizkiat txirrindularirik ezagutzen meltxor maurik joan zenetik, beraz ehunekoak erabilita egin dut nere apostua.

    Ez dakit apustu onena izango denik, baina zihur bai "estandarrena" izango dela.

    jiji

    Urtzi

    ResponderEliminar

Mesedez, hitz egokiak erabili eta bestela lasai,edozer komentatu eta publikatuko dogu eta.