30.8.13

IRLAKO ITSAS ZEHARKALDIA 2013

Aurten ere, Donostiako Irlako itsas zeharkaldian izan ginen. Ainhoa gure liderra bajan egonda, eskumuturrean igeltsoa duelarik, Landerrek hartu zuen parte hartzearen erronka. Eutsi taldeko beste igerilari guztiak: Urtzi eta Julio adibidez, ez dira animatzen. Agian itotzearen beldur izango dira, je, je!!! Iker, zer esango dugu...Gurekin lehiaketetan parte hartzea ahaztuta dauka.
Ea datorren denboraldirako gure kide batzuk bueltatu eta kide berriak ezagutzen dituzten.

Donostian gure lagun batzuekin elkartu ginen, Urola Triatloi taldekoekin hain zuzen ere.
Eguraldi ona eta uraren tenperatura lagun izan genituen. Baita olatu handiak ere, irlaren parera heltzean inguruan dantzan izan bait genituen.
Esperientzia polita berriz ere.