4.3.14

ARRIGORRIAGAKO HERRI KROSA 2014


Arrigorriagan, Eutsiko hainbat lagun elkartu ginen.
Montse eta Andoni nekaezinak! Lasterketa non, eurek han.
Julio eta Egoitz familiako lehia piztu nahian, je, je bazen ordua!
Eta Ainhoa, Lander erritmoa hartuz.
Eguraldia lagun izanda, txikien lasterketak ikusi eta gero, gure txanda heldu zen.
Andoni erritmo jarraiezina jarri eta bere lasterketa egin zuen aurretik joanda.
Ainhoak, ibilbidea ezagutzen ez zuela, erritmo lasaia jarri eta maldetarako indarrak gorde zituen.
Hasi eta berehala, Julio ziztu bizian pasa zan gure sorpresarako, Egoitzekin duen lotura apurtuaz. Goizetik jotako erasoa, hau bai ausardia!
Hori bai, handik 3km-tara oinez topatu genuen eta gurekin etortzera gonbidatu genuen, apurka-apurka erritmoa hartuz. Azken igoeretan estu ibili eta gero, beherako bidea heldu zen eta Julio arnasa hartzeko momentua zenean, nor eta Egoitz pasa zen maldan behera azkar baino azkarrago.
Ainhoa eta biok berdin jarraitu eta beste bien lehia gustura ikusi geneuen atzetik.
Ia sprinean erabaki zen Julioren alde. (Ea hurrengoan!!!)
Montse ere gustura ibili zen baita ondo eta zoriontsu helmugaratu ere.
Villasanan ikusiko garelakoan, agur danori!!!

Pd: Entrenu onak izan!