5.6.12

HIRU HANDIAK 2012

 Gure taldeko kidea den Gorka, non eta Hiru Handiak frogan parte hartu izan du asteburu honetan. Irten eta amaitu ere! AUPA TXAPELDUN!
Gorputza hobeto ezagutzeko froga paregabea. 100km-tako ibilbidea Gorbeia-Anboto-Aizkorri mendiak lotuz.
60. km-rarte erraz eta fisikoki ondo joan zen bere lagun bategaz. Hori bai, dagoeneko hasita ziren behatzetako eta oinetako zauritxoak. Km-ak aurrera joan orduko nekea hareagotzen joan zen, eguzkiak lagunduta. 30º tako tenperatura baitzegoen.
Apurka-apurka pentsamenduak sarriago agertzen ziren: Zenbat falta da? Amaituko ote? Ea hurrengo malda! Non dago janari edo edari posturik! Baina buruak aurrera egiten zuen. Oso ondo zoaz eta amaitu beharra dago, animo!!!
Bakarrik zegoen eta nekeak, konfidantza galtzea ere eragin zuen. Non eta Aizkorri jeitsita, helmugatik 4km-tara. Hortxe jesarri eta buruarekin eukindako lehiarik handiena izan zuen.
"Ezin dut gehiago, 20 ordu eta indarrik ez. Hustuta nago! Janaria, edaria, gatz mineralak, arropa gehio...Danetarik behar dot eta ezin jarraitu."
Indar apurrik geratzen ez zenean eta beste parte hartzaile baten laguntzaz, altxatu eta azken pausuak emateko prest zegoen. Altxa, ibili eta helmugaratu!!!
Hau bai kontraesana, gorputza hustuta eta nik (Gorka) sekulako betekadearekin. AMAITZEAK, GIROA, JENDEA, ESFORTSUA, POZA...
Aurretik hainbat aldiz pentsatutakoa: "Berriro ez nator hona!". Zeharo aldatu da nire baitan.
Arraroa bada ere, berriz etorteko eta ezagututakoa hobeto egiteko gogoa suspertu zait nonon. (Gorka)
Gorputzaren limitea non ote!!!