26.6.13

LEKEITIOKO TRIATLOIA 2013

Pasa den astean Lekeiton izan ginen urterolez.
Aurreko urtean euria bota bazuen inolako erruki barik, aurten, zorte hobea izan dugu eta eguzkia lagun izan genuen.
Olatu gitxi uretan baina hori bai, buiak inoiz baino urrutiago. Bizikletako ibilbidea, beti bezain gogorra eta korrika saioa goraka erdia eta beheraka buelta. 
Erreportai bideorik eta argazkirik ez daukagunez, Ander, Gartzen eta Lander han izan ginelaren erakusgarri, argazki hau baino ez dugu. Hain zuzen ere, podiumean hirurok batera.
Ea hurrengoan besteok ere animatzen zarien.
Esker mila Urtzi and family-ri hara joateagaitik eta eztarria animoak emanez kaltetzeagaitik...Thanks!
Baita Ander´s family-ri. Thanks  PaUm!!!