20.5.14

NIRE BIGARREN GARAIPENA

Badakit, askok ez duzuela honen berri izan eta ez zaretela enteratu, eta horregatik zuen zoriontzerik ez dudala jaso. Barkatzen zaituztet, baina orain argitara aterako dut garaipen hau.
Orain bi hilabete, gutxi gora behera, nire bigarren lasterketa irabazi nuen. Gogorra izan zen (bueno egia esanda, gozada bat izan zen) baina esfortsuak beti, beti, beti saria du helmuga.
Bueno, egia esango dizuet, hemen beheko argazkian agertzen dena da irabazi zuena.



Beste batzuk berdina nahi zuten, baina mundu honetan demokrazia gutxitan dago. Nik Lander irabazi nahi dut lasterketaren baten, baina hauei moduan gertatzen zait...

Esandakoa, hemendik aurrera, niretzat lasterketa bakoitza garaipen bat izango da, baina ez dute hain sari ona eta polita izango.

Aldez aurretik, eskerrik asko zuen zoriontasunengatik.

17.5.14

GALDAKAOKO MUGARRIZ MUGARRI

Gaur goizean mendi martxa bat egin dugu, Galdakaoko Ganguren taldeak antolatutako Mugarriz Mugarri.
Egia esanda, kokildu gara eta 52 kmtakoa egin beharrean, 20 kmtakoa egin dugu.
Ibilbide polita, lasaia eta edozein erritmotan egiteko aukera.
Horrelako gehiagoetara animatuko garela uste dut.
Azkenean 3:30 ibiltzen eta helmugan katilua eta espagetiak opari. Esandakoa, errepikatzekoa.

13.5.14

MAKINON!!

Ez dot esaten erosi berri dudan erlojuagatik, ezta Urtzik estreinatu berri duen kotxeagatik, nire arrebari buruz ari naz. Gutxi barru, horrela jarraitzen badu, lasterketetan bizkarra bakarik ikusiko diot.
Goizeko 7retan Gasteizerantza abiatu ginen, Martin Fiz maratoian parte hartzera, bueno, maratoi erdian.
Irteera baino lehen, bidaiak komunera urduritasunak han uzteko. 9etan irteera.
Kilometroak joan kilometroak etorri Montsek esfortsu galantarekin 5minutu/km inguruan korrika egiten zuen. Azken kilometroetan nekea nabaritu zen, baina Behobian dortsal kolore bat aurreratzeko motibazioarekin, azkenean ordu bete eta 49 minututan bukatu genuen.
Esandakoa MAKINON. Zorionak.

6.5.14

TRIATLÓN COTE BASQUE (SENPERE) 2014

Hurrengo urterako apuntatuta.
Bikaina!giroa, jendea, lekua, modalidadeak, eguraldia...
Next year: Eutsi taldea larunbatean, sprint-a, denak batera eta igandean nahi duenak errepikatu edo sprint edo olinpikoa. Zer gehiago eska daiteke?
Familia giroa, jendea laku inguruan umeak gora ta behera kanpin edo hoteletan. Lakuan bainatuz, zabuetan... 
Talde triatloia Gartzen, zuri gustatzen zitzaizuna. Ez da talde federatua behar. Hiru edo lau lagun elkartu eta listo.
Merezi du!!!
Eutsik kanterako kontratua sinatu dau Urola eta BasqueTribe taldeekaz. Ja, ja!!! Kirol honetan lagun berriak eta mugak zabalduz.
Ainhoak taldekakoa egin zuen Urolari esker eta laukotea sortuz, primeran aritu ziren. Igandean berriz biok sprintean aritu ginen. Ibilbide oso polita, hori bai, bizikleta gogorra. Ainhoak bizikletari beldurra kentzeko botikarik onena!!
Datorren urterako lagun talde handiagoa osatu behar dugu.

BERMEOKO TRIATLOIA 2014

Comienza la temporada por todo lo alto.
Buen tiempo, gran ambiente, y muy buena participación para estrenar recorrido. Por cierto, mucho más duro.
Natación, idem al año anterior. En el puerto, mar en calma.
Bici, ida y vuelta a Bakio. Sube, baja y sube y baja otra vez. ¡¡¡Bastante duro!!!
Carrera a pie, idem.
Nuestros compis de fatigas, Ander y Ricardo "Riki", los únicos animados a la faena.
Ricardo no tuvo el día. Tras salir del agua mucho mejor que el año pasado, cogió la bici y esta pinchó al salir de Bermeo. Todo el gozo en un pozo.¡Ánimo Riki en Gorliz a quitarse la espina!
Por su parte Ander terminó el tri no sin esfuerzo, pero con un mérito que para sí muchos quisieran.
Recien aitatxu por segunda vez, saca el tiempo para sus entrenos, demostrando que querer es poder. (Andoni moduan, je, je!) En Gorliz irá mejorando sensaciones, ¡ánimo!
Argazki batzuk!
¡Ánimo a los otros aitatxus, que no se diga!

5.5.14

Ugaoko sprinta

Gure triatloilari sprinterrak Senperera bidali genituen, eta bitartean Montse eta biok Ugaoko sprinterra burutu genuen.
5,5 km, 5 itzuliko lasterketa baten, esan bezala, sprinta. Gogorrena gure ustez, Itzuli bakoitzean gure Gartzen ikustea, ez itsusia dalako, baizik eta gogoekaz ikusten jakolako.
Gure erregistroak hobetu genituen, Montsek km guztiak 5 minututik behera egin zituen, eta ni neu 4tik behera.
Gu baino lehenenago, Urkok eta Yaizak parte hartu zuten, haiek duten indar horrekin.

Eskerrik asko Gartzen animoengatik eta gutxi barru gurekin arituko zara.