26.3.13

SAN JOSE LASTERKETA 2013

Aurreko astean Villasanara joan ginen. Eutsiko lau kide joan ginen. Montse, Ainhoa, Andoni eta Lander. Andoni eta Montseren aita ere han egon zen gurekin batera. Denok pozik eta gustura amaitu genuen. Batzuk denbora onak egin izanagaitik eta beste batzuk ostera lesioetatik itzulita sentsazio onak eukitzeagaitik.
Ea hurrengoan zenbat elkartzen garen. 

Pd: Iker, Gartzen, Unai, Urtzi, Julio, Egoitz, Joseba, iujuuuuuu! ¿Dónde están ustedeeeees?

Pd: Ánimo a Josean en su recuperación!!!

11.3.13

ZORIONAK EUTSIAITATXUS!!!

Jakingo dozuen modura, Eutsiko harrobia handitzen ari da.

Orain dala gitxi gure taldeko bi aitatxo izan dira, hain zuzen be SuperUrtzi ta SuperUnai.

Azken hauek aurtengo erronka bere familia jagotea izango dalakoan gaude besteok...hala ere...harrituko gaitue ta probaren baten parte hartzeko animatuko dira?

ZORIONAK ERE AMATXOEI!!!



DURANGO ta BASAURIKO DUATLOIAK

Asteburuan bi froga joaktu dira gure lurraldeetan barrena.
Zapatuan Durangon izan ginen, Lander, ni  ta ohikoa bihurtzen ari dan laguna ere hurbildu zan, Cristian. Euskadiko txapelketa zan distantzia motzean ta ia 300 parte hartzaile hurbildu ziran.
Durangoko kaleetatik barrena oinezko 10 km ta gero lasterketan, bizikletan 40 km,  Axpe gaina ta Kanpazar igoera geneukan....uf hauek nire komeriak...erritmo falta itzela hanketan. Gure liderrak hor pasa ninduen maldan gora, ta horrela amaitu ere...atzetik-aurrera. Boxeetatik pasatuta korrikako erronka, 5 km ta giharren tentsioa..baian finish!



Ta Domekan aldiz, bere jaioterriko duatloian, Basaurin izan gendun Andoni. Kronika erdipurdikoa da ze, Zaratamo gainetik pasatzen ikusita ezer gitxi kontatzeko...Hori bai, maldarik gogorrenean ere Andoni beti alai...honek bere berbak..." Aupa Gartzen, gogorrena egin dot jada"...Ikusi behar albokoen aurpegiak eta begiradak extralurtar baten ondoan zeudela usteko zuten?