21.6.09

TRI NOAIN 09

Etxetik urrun egon arren, gure gustoko triatloitzat har daikegu. Aurten ere lagun taldetxoa joan gara. Urtzi azken orduko baja izan zan, baina badakigu uda ostean Mutilvako triatloian bere maila erakutsiko dauala. Alex ere Europa aldera joanda ezin izan zan etorri.



Hara Unai eta bere Bakioko lagun bat David "Goti", Iker, Gartzen eta Lander joan ginan.
Primerakoa izan zan, eguraldi ona eta giroa aparta.
Gartzenek primeran bete eban talde liderraren rola eta popularrean lehiatzeko asmoagaz apuntau zan. Nola ta 2. amaitu ere!!! Irabazlearengandik 30m-tara. Datorren urtean txapela buruan.
Besteok Nafarroako zirkuitoko froga luzean aritu ginan, Gotiren lehen aldia zan eta txiri-txiri amaitzearekin konformatu zan. Ondo betetako lana gainera. Seguruenik berriz ere gurekin izango da, gustoko esperientzia izan baitzan. Unai bere lagunaren ondoan aritu zan konpainia edo motibazio gisa, seguruenik hurrengo egunerako indarrak gordetzen, gaur domeka Urdaibike frogara joatekoa zan eta.


Iker eta Lander ondo aritu ziran baina ez dira konformatzen eta hurrengo urterako maila hoberatzea nahi dabe. Landerrek, aurreko taldea ezin jarraitu baina bigarren taldea atzean utzi baitzuen. Ea hurrengo urtean. Iker ondo ibili zan bai bikean eta korrikan ere, baina ugerlekuan eukitako erdi eskarmentuak, denbora asko galduazo eutsan eta jendea aurreratzen ibili behar izan zan. Ugerlekuko gertakizuna berak azalduko dau. Ea Iker, hurrengo urterako aukera bi, edo Gartzenegaz lehian popularrean edo mangitoak ekarri!!!