25.7.13

GETARIA-ZARAUTZ 2013

Berriz ere Getariako itsas zeharkaldian izan ginen eutsitarrak. Kasu honetan Ainhoa eta biok.
Eguraldi oso ona eta itsasoaren tenperatura ere egokia, 23º.
Gero eta jende gehiago aurkezten da, aurten 2000 pertsona inguru izan bait ginen. Hau dala ta, beste talde bat osatu behar izan zuten irteeran jendea hobeto banatzeko.
Ainhoa eta ni bigarren taldearekin irten ginen eta berehala, gure igerilari petoa aurrera joan zen beste zortzikote batekin. Horrela 45 minututan Zarautzeko eskaileretara ailegatu zen, nahiz eta bidean marmoka batekin hitzalditxo bat euki. Nik ostera 50 minutu behar izan nituen, aurreko urtean bezalaxe.
Zeharkaldien denboraldia hasi da. Beraz, Julio, Urtzi, Ander, Andoni, Ricardo, Iker...Hurrengoetara animatzen zaituegu. Para Julio: Digo, que os animamos a las próximas traves!!! Ver calendario de pruebas.
Pd: Animorik handiena eta besarkada handi bat gure taldeko Gartzen makinari. 
Denboraldia istripuarekin amaitu izana, hurrengo denboraldirako prestakuntzan, gogo gehiagorekin aritzeko arrazoia izango dela ziur gaude.