9.6.11

VIRGINIA BERASATEGUI

Nor eta Virginia Berasateguirekin argazki baten urteteko aukera. Dagoeneko gure blogean, hainbat dira urten diran kirolari profesionalak, Joseba Beloki, Koldo F L...eta azken honetan Triatloian eta mundu mailan txapelduna dan Virginia Berasategui.
Lasterketan parte hartu eban eta amaieran Iñigo eta nirekin argazkian urteteko eragozpenik ez zuen jarri. Oso jatorra izan zan eta eskertzekoa da. Zorte on ere hemendik aurrera Virginia!!!

I FAMILIAREN KROSSA 2011

Familiaren krossean ibili ginan bai. Argazkian ikusten dogun moduan, Eutsiko partaide asko flojo samar dabilzen einean, beste kide batzuk indartsu samar sartzen ari dira, eskerrak erreleboa dagoala!
Hona hemen Kike eta Olatz fitxaje barriak, ondo aritu eta gero eta dagoeneko hurrengoaren zain dagozala adierazi eta gero, primeran amaitu ebela ere ikusi daikegu goiko argazkian.
Erdiko berriz, Iñigo maratoilaria da, Eutsiko lagun paregabea bezain jatorra. Lasterketetan aditua eta ibilten ohitua.
Segi horrela danok eta ea jende gehio animatzen dogun. Aupa!!!