30.9.08

FUENTE DE

Aquí os dejo un montaje de nuestro viaje por Picos de Europa. Por cierto, que empanada más rica!!! Felicidades por ser tan valientes sobre todo a Fernado, Felix, Joseba y como no Josean que depúes de romperse la clavícula todavía tuvo el valor de bajar lo que le quedaba de trayecto. Animo Josean y esto hay que repetir...OK?

29.9.08

EUTSI FUENTE DE-N

Irailaren 28an, Eutsi lagun taldeko batzuk (Gartzen, Lander), Fuente De-ko teleferikoan igo eta Potes-era jeitsi ginan 20km inguruko mendi bizikletako jeitsiera eginez.
Egun zoragarria, goizean fresko samar baina gero egun garbi ta eguzkitsua. Paisaia primerakoa eta lagunak ere galantak, nortzuk eta Red Bull taldekoak (Félix, Fernando, Joseba eta Josean).
Dena oso ondo urten zala ez dago esaterik taldeko batek erori eta klabikula puskatu ebalako. Bestela, esperientzia polita izan zan eta denok errepikatzeko asmoagaz amaitu genduan. Ea hurrengo horretan Gorka, “ez daukat bizikletarik” eta Iker “ez daukat astirik” ere animatzen diran.
Animo Josean eta laster berriro ere topera!!!Eutsi lagun taldea y equipo Red Bull junto al teleférico justo antes de comenzar el descenso en los Picos de Europa. Félix, sin descomponerse en absoluto, no solo marca ritmos demoledores en la subida machacando a sus compañeros. Además tiene tiempo y fuerzas para sonreír a la cámara. Se notan esos entrenos a escondidas por las rampas del Paga, Vivero…
El ritmo de Fernando en los descensos era imposible de seguir, todo gracias a su depurada técnica (perfeccionada en la concentración Gallega) y a la ayuda extra de la parrilla (Peso extra: fundamental para lanzar la bike cuesta abajo).

El líder del equipo Red Bull, Joseba, pasa a comandar el grupo ante la mirada de admiración de sus compañeros. Ante todo orden y disciplina. Basta de globeros! Dejadme paso y que me siga quien pueda. Frenar es de cobardes eehhh! No me coge ni Samu!
Josean momentos antes del fatal desenlace. Se desenvuelve con nota el la bajada lo cual, crea dudas sobre los motivos de su caída. Agujero oculto, sabotaje mecánico, mal de ojo…Quizás el destino! De esta forma, volverá a la carga más tarde pero a su vez más fuerte, para dar leña a todos, sea en btt, carreras ruta, monte, du, tri…

El ritmo del Red Bull hizo pasar apuros incluso a Gartzen. Las bajadas pasaron a ser para kamikazes. No hay más que ver la cara de Gartzen en este tramo de descenso peligroso. Acoj…moment!!!






22.9.08

MEDIA MARATON MONTAÑA "MAME"

Dicho y hecho! Nos propusimos (Josean y Lander)para este mes de septiembre participar en la media de medina y...prueba superada. La intención era la de "con calma a terminar" que la temporada de running es muy larga.
Todo empezó a eso de las 9:00 de la mañana, dorsal, zapatillas de montaña, (la duda: camiseta corta o larga que ahora hace rasca, pero luego??? finalmente la corta. Acertamos!!!), cola cao y cafecito previo y a la salida. Empezamos tranquis, a 5´el km, incluso más lentos. En el km 6.5 aprox empieza la subida que afrontamos corriendo a pasos pequeños pero sin pausa. Pronto empezamos a adelantar corredores que han decidido caminar. Del km 11 al 14 más o menos empiezan otras rampas más duras si cabe, nos rendimos y caminamos a ratos para que no nos estallen los gemelos. En el km 14.5 comenzamos a bajar (ojo con los tobillos!!!), aumentamos el ritmo y con la inercia de la bajada, hacemos los últimos 4km en el llano hasta la meta km 22.4.

Todo positivo, el tiempo, el ambiente, la carrera, la organización, la comida, las sensaciones y la compañía por supuesto.

Ahora comienzan todas las carrerillas, de modo que deseamos ser más los animados y menos los rajaos!!! Y no miro/nombro a nadie (David, Andoni, Alex, Iker, Gartzen, Gorka...y por que no Joseba U, al cual vimos delante nuestro durante grán parte de la carrera. Al cogerle después de una buena sudada, sorpresa!!! no es él!) En fin en la próxima si estará, ánimo!

Animatu eta hurrengoan denok batera.

Eutsi entrenoei!!!

18.9.08

SPINNING MASTER!!


Iker Dominikar Errepublikatik oso forma desegokian datorrela diote zurrumurruak eta hori dala eta barriro hasi beharko dala ematen dau spinning--eko klaseak emoten. Maila egokia hartzeko, beraz alcohola eta bestelako drogak utzi eta zerbait egin beharko dau. Animo Iker eta ia noiz harrapatzen gaituzun!!

17.9.08

FITXAJEAK ETA...


Lance Armstrong fitxatu eta gero, informatzen zaituegu, Gorka Rekakoetxea, gure taldeko kidea, beste fitxaje bat iztear dagoala. Oraingo hau herri edo mendi lasterketetan aritzen dan “makina” bat. Bere fitxajea konfirmatu arte ezin dogu izenaren berri emon baina M.I letrak dira bere izenaren pista txiki bat.
Ea Gorka lana ondo egiten dauan, lasterketetan azken urteetan ez dau parterik hartu, beraz aurten, erabakitzear dago korrikalari edo “agente” moduan ibiliko dan. Animo Gorka fitxajea lortu eta korrikalari moduan ere aurten animatuko zarelakoan nago.
Mezu hau taldeko beste alperrontzientzako ere bada. Arropa gehiago eskatu ahal izateko taldearen koloreak sentitzen dozuela “futbolean esaten dan moduan”, eta herrietatik zehar ganoraz eramaten dozuezala erakutsi behar da. Ez bakarrik “dominguero edo globero” moduan ibilteko. Kirola praktikatu t ez apalankatu!!!
KIROL TOPAKETEN EGUTEGIA

Ea animatzen garen!!! Noski bestelako proposamenak eta ideiak ere eskertuko doguz. IRAILA:
- 21ean domeka- MARATON ALPINA MEDINESA, www.maratonmame.es. Mendi martxa, mendi lasterketa eta mendi bicicleta(22 edo 42km). Momentuz, Lander mendi lasterketara(22km) doala badakigu.
- 27an zapatua- MARTXA MOUNTAIN BIKE GORLIZ, www.mendibike.net. Mendi bizikleta 20km. Urtzi dabil hara joateko gogoagaz. Seguruenik sekretuan entrenatutako guztia erakutsi nahian.
URRIA:
- 5ean domeka- VII CROSS POPULAR BILBAO LA VIEJA. www.bilbaoatletismo.com/carreras/octubre.htm
- 12an domeka- SUBIDA ARTXANDA. 9km korrika eta Enekuritik. Dena errepidea.
- 26an domeka- X CLASICA DE LOS CUATRO PUENTES (Basauri). www.bilbaoatletismo.com/carreras/octubre.htm
- 26an domeka- MEDIA(21km) o 11km URKIOLA. Mendi lasterketak, malda edo igoera gutxi. www.bilbaoatletismo.com/carreras/octubre.htm
- 26an domeka- ETERNAL RUNNING. www.asicseternalrunning.com. Ondarrun 10km-ko lasterketa. Oztopoekaz eta giro alai eta popularra duelarik “en plan patxanga!”. GARTZEN izan ezik, bera dakizuenez, “a machete!” podiumaren bila.
AZAROA:
-9an- BEHOBIA-SAN SEBASTIAN. 20km. www.behobia-sansebastian.com.


ANGLIRU Espainiako itzulia
Eutsi taldea ere Angliruko igoera ikusten egon zan. Eta hurrengo urterako ea jende gehiago eta bizikletagaz animatzen dan. Merezi du malda ikusgarri(%22koak) hareek ikusi eta zergaitik ez, igotzea ere.
Barikuan arratsaldez joan eta han afaldu eta lo egin genduan. Primerako giroa, errepide ertzean lo, jende piloagaz hitzegin eta hurrengo goizean denok gora joan ginan benetako profesionalak ikusteko. Valverde, Bettini, Contador, Astarloza, Bonnen,…im-presionante!!!

16.9.08

PUENTEDEI MENDI BIZIKLETAKO MARTXA 08/08
Hona hemen pasa den udan, abuztuaren 3an egindako frogaren argazki bat. Ikusten dozuenenez Eutsi Taldeko hainbat lagun joan ginen mendi bizikletako frogara (Ezkerretik hasita: Iker, Isortz, Lander eta Asier, honeek ekipazio ofizialagaz. David eta Urtzi ekipazio...no comment! Eta ez dagozanak, Gartzen, Gorka, David J, Andoni, Iñaki, Alex...honeek bai paketeak!!!). Esperientzia paregabea: batzuentzat barria, beste batzuentzat ordea aurreko urteko errepikapena. Eguraldia lagun eta urduritasuna bazter baten utzita, irteerari ekin eta denok batera abiatu ginan lasterketaren erdiraino gutxi gora behera. Momentu horretan, Urtzi, David, Asier eta Isortz ibilbide laburra egitea erabaki eta ziztu bizian helmugarako bidea hartu eben. Iker eta Lander ostera bide luzearekin jarraitu eta martxaren giroaz gozatuz eta zulaketaren bat konpondu eta gero ibilbidea amaitu eben eta euren jardunaldiko lagunekin elkartu ziran, primerako bazkariaz gozatzeko. Errekan ere bainutxoa hartu genduan lasterketako gorabeherak ere komentatuz. Jakin eta gogoratu taldekide guztiak zin egin ebela egun honetatik aurrera honelako martxetan parte hartzeko asmoa, baita hoberatzen joateko gogoa, hurrengoa ibilbede luzea eginez. Adi ba egutegiari(laster publikatuko dogu) ea ze probara animatzen zarien!!! No excuses!!!

11.9.08

EUTSI LAGUN TALDEAK LANCE AMSTRONG FITXATU BARRI DAU!!


EUTSI Lagun taldeko zuzendaritzatik konfirmatzen dogu, egunkari guztietan jasotako azken berria, Lance Amstrong fitxatu berri dau gure taldeak.

Amstrong-ek talde solido batekin fitxatu nahi izan dau bere zortzigarren tourra irabazteko eta hori jakin bezain laster, gure managerrak berarekin izan ziren bere Austingo etxean. Isilean egindako negoziazio luzeen ondoren, azkenean, amerikarrak urte bateko kontratoa sinatu eban. Fitxaren balioa oso altua izan da, baina Eutsik petrolio magnate batekin kontaktatu ondoren ez da arazorik egon diru kontuetan.

Oso pozik gaude fitxaje barri honekin eta Amstrong bera ere. Entrenatzera ekin dio amerikarrak berehala eta gure taldeko kamisetagaz egin dau argazkian ikusten dogun moduan.

Hemendik aurrera gure kamisetagaz ikusiko dogu ere Euskal Herriko errepideetatik berak esan bezala.

Ia forma onean heltzen dan eta lehen Tourra ekartzen deuskun gure Eutsiko bitrinetara amerikarrak.


8.9.08

MUTILVAKO TRIATLOIA


Han izan giñen Eutsiko 4 kide. Lander, Julio, Jon Ander eta Gartzen. Eguraldi bikaina egin eban lasterketan eta giroa ere oso polita.

Lehenengo popularrak irten ziran, Jon Ander eta Gartzen eta gero igeriketa luzea egiteko Lander eta Julio. Esan behar da fitxaje ona egin dauela Eutsik Jon Anderregaz eta Juliogaz. Beraien lehenengo triatloian amaitu bakarrik ez, Jon Anderrek 6. amaitu ebala eta Juliok ere lan bikaina egin ebala esan behar da. Juliok gainera erronka barriagaz, bizikletako pedal barriak estreinatu ebazan eta arazotxo batzuk pasatu ebazan hasieran.

Mutilvara ere Deitze etorri zan animatzera eta argazkiak ateratzera, ea noiz animatzen dan lasterketa bat burutzera!!

Eta lasterketa amaitu eta gero, dutxatu eta gero eta kotxera gindoazela.....TAN TA TA TAN!! Lasterkariei eta laguntzaileentzako sekulako pintxo dastaketa dohain!! Hurrengo urtean Mutilvara joatea gomendatzen deutsuegu besteeoi!!!

(sailkapenak pdf)

2.9.08

MUTILVA BAJAKO TRIATLOIA

Asteburu honetan Mutilva Baja Nafarroako herri honetan triatloi honetara gure lagun taldeko bi kide joango dira gure koloreak defenditzera, eta ziur daukaten guztia emango dutela.

Bertara joatea gura dozuenok hemen daukazue mapa:


Ikusi mapa handiagoa

Eta bertan egingo dan triatloiaren ezaugarriak:

DISTANTZIAK ETA IBILBIDEAK (11.30)
IGERIKETA
466m, IGERI 33m- ko igerilekuan.
120m.
BIZIKLETAN
12,5 km. Labiano rako bidea joan eta etorri errepidetik.
ARINEKETAN
3,3 km. Mutilnovan 3 itzuli


Animatu zaiteze edo bestela hemen izango dozue froga honetako emaitzak, argazkiak eta bideoak.

ETA SUERTE!!
BERANDU BAÑA HELDU DA AZKENEAN, EUTSI LAGUN TALDEAREN BLOGA!!
Hemendik aurrera informatzeko kanal barri bat zabaldu dogu, horrela lasterketa eta beste edozer komunikatzeko bide barri bat erabili ahalko dogu.

Ez kikildu eta erabili bloga zure kezka, eritzi, argazki eta informazioa eskegitzeko.

Ez ahaztu gure lagun taldeak oraintxe estreinatuko dituela arropa barriak eta gura izan ezkero zuk ere jantzi kirola egiteko diseinu esklusiboa dauen arropa iksugarri hau. Eskatu eta listo!!

Hau hasiera besterik ez da eta Eutsi lagun taldeak garaipen gitxi baditu be bizi luzea opatzen deutsogu. AUPA EUTSI LAGUN TALDEA!!!