27.4.14

Galdakaoko EUTSIPOTEOA

Gaur goizean Galdakaorantza abiatu gara, gure helmuga, Eutsipoteoa. Poteoan hartuko genituen kaloria extra hoiek erretzeko, herri lasterketa bat prestatu ziguten gure galdakaoko lagunek.
Basauriko tropa gehi ni neu, Andoni, parte hartzera joan gara.
Lehenengo lasterketan Yaizak eta Urkok parte hartu dute, oso ondo korritu ondoren, besteak animatzera ekin diote.
Nagusien lasterketa abiatu aurretik, Ikerren eta Noaren txanda izan da, bere ama Nuria laguntzen zutela.

12ak. Gure txanda. 2 kmtako lau itzuli genituen aurrean, eta hori baino txarragoa, lau aldiz igo behar genuen bengoetxeko aldapa. Lasterketa hasi eta bukatu dugu abiatu garen hirurok, beraz, emaitza bikaina. Erre beharreko kaloriak erreta.

13ak. Gure Eutsipoteoaren ordua. Oso animatua izan da, baina ez dugu argazkirik. Poteo honetan agertu garenak pozik joan  gara etxera, gure hurrengo planen berri izanda. Ea hurrengoan beste batzuk ere animetan diren.

Besarkada bat talde guztiari eta orain indar guztiak, Ainhoa gure izurdea eta Lander Bastri powerman animatzeko erabili, corazones.