17.9.08

FITXAJEAK ETA...


Lance Armstrong fitxatu eta gero, informatzen zaituegu, Gorka Rekakoetxea, gure taldeko kidea, beste fitxaje bat iztear dagoala. Oraingo hau herri edo mendi lasterketetan aritzen dan “makina” bat. Bere fitxajea konfirmatu arte ezin dogu izenaren berri emon baina M.I letrak dira bere izenaren pista txiki bat.
Ea Gorka lana ondo egiten dauan, lasterketetan azken urteetan ez dau parterik hartu, beraz aurten, erabakitzear dago korrikalari edo “agente” moduan ibiliko dan. Animo Gorka fitxajea lortu eta korrikalari moduan ere aurten animatuko zarelakoan nago.
Mezu hau taldeko beste alperrontzientzako ere bada. Arropa gehiago eskatu ahal izateko taldearen koloreak sentitzen dozuela “futbolean esaten dan moduan”, eta herrietatik zehar ganoraz eramaten dozuezala erakutsi behar da. Ez bakarrik “dominguero edo globero” moduan ibilteko. Kirola praktikatu t ez apalankatu!!!
KIROL TOPAKETEN EGUTEGIA

Ea animatzen garen!!! Noski bestelako proposamenak eta ideiak ere eskertuko doguz. IRAILA:
- 21ean domeka- MARATON ALPINA MEDINESA, www.maratonmame.es. Mendi martxa, mendi lasterketa eta mendi bicicleta(22 edo 42km). Momentuz, Lander mendi lasterketara(22km) doala badakigu.
- 27an zapatua- MARTXA MOUNTAIN BIKE GORLIZ, www.mendibike.net. Mendi bizikleta 20km. Urtzi dabil hara joateko gogoagaz. Seguruenik sekretuan entrenatutako guztia erakutsi nahian.
URRIA:
- 5ean domeka- VII CROSS POPULAR BILBAO LA VIEJA. www.bilbaoatletismo.com/carreras/octubre.htm
- 12an domeka- SUBIDA ARTXANDA. 9km korrika eta Enekuritik. Dena errepidea.
- 26an domeka- X CLASICA DE LOS CUATRO PUENTES (Basauri). www.bilbaoatletismo.com/carreras/octubre.htm
- 26an domeka- MEDIA(21km) o 11km URKIOLA. Mendi lasterketak, malda edo igoera gutxi. www.bilbaoatletismo.com/carreras/octubre.htm
- 26an domeka- ETERNAL RUNNING. www.asicseternalrunning.com. Ondarrun 10km-ko lasterketa. Oztopoekaz eta giro alai eta popularra duelarik “en plan patxanga!”. GARTZEN izan ezik, bera dakizuenez, “a machete!” podiumaren bila.
AZAROA:
-9an- BEHOBIA-SAN SEBASTIAN. 20km. www.behobia-sansebastian.com.


ANGLIRU Espainiako itzulia
Eutsi taldea ere Angliruko igoera ikusten egon zan. Eta hurrengo urterako ea jende gehiago eta bizikletagaz animatzen dan. Merezi du malda ikusgarri(%22koak) hareek ikusi eta zergaitik ez, igotzea ere.
Barikuan arratsaldez joan eta han afaldu eta lo egin genduan. Primerako giroa, errepide ertzean lo, jende piloagaz hitzegin eta hurrengo goizean denok gora joan ginan benetako profesionalak ikusteko. Valverde, Bettini, Contador, Astarloza, Bonnen,…im-presionante!!!