16.9.08

PUENTEDEI MENDI BIZIKLETAKO MARTXA 08/08
Hona hemen pasa den udan, abuztuaren 3an egindako frogaren argazki bat. Ikusten dozuenenez Eutsi Taldeko hainbat lagun joan ginen mendi bizikletako frogara (Ezkerretik hasita: Iker, Isortz, Lander eta Asier, honeek ekipazio ofizialagaz. David eta Urtzi ekipazio...no comment! Eta ez dagozanak, Gartzen, Gorka, David J, Andoni, Iñaki, Alex...honeek bai paketeak!!!). Esperientzia paregabea: batzuentzat barria, beste batzuentzat ordea aurreko urteko errepikapena. Eguraldia lagun eta urduritasuna bazter baten utzita, irteerari ekin eta denok batera abiatu ginan lasterketaren erdiraino gutxi gora behera. Momentu horretan, Urtzi, David, Asier eta Isortz ibilbide laburra egitea erabaki eta ziztu bizian helmugarako bidea hartu eben. Iker eta Lander ostera bide luzearekin jarraitu eta martxaren giroaz gozatuz eta zulaketaren bat konpondu eta gero ibilbidea amaitu eben eta euren jardunaldiko lagunekin elkartu ziran, primerako bazkariaz gozatzeko. Errekan ere bainutxoa hartu genduan lasterketako gorabeherak ere komentatuz. Jakin eta gogoratu taldekide guztiak zin egin ebela egun honetatik aurrera honelako martxetan parte hartzeko asmoa, baita hoberatzen joateko gogoa, hurrengoa ibilbede luzea eginez. Adi ba egutegiari(laster publikatuko dogu) ea ze probara animatzen zarien!!! No excuses!!!