17.5.14

GALDAKAOKO MUGARRIZ MUGARRI

Gaur goizean mendi martxa bat egin dugu, Galdakaoko Ganguren taldeak antolatutako Mugarriz Mugarri.
Egia esanda, kokildu gara eta 52 kmtakoa egin beharrean, 20 kmtakoa egin dugu.
Ibilbide polita, lasaia eta edozein erritmotan egiteko aukera.
Horrelako gehiagoetara animatuko garela uste dut.
Azkenean 3:30 ibiltzen eta helmugan katilua eta espagetiak opari. Esandakoa, errepikatzekoa.