20.5.14

NIRE BIGARREN GARAIPENA

Badakit, askok ez duzuela honen berri izan eta ez zaretela enteratu, eta horregatik zuen zoriontzerik ez dudala jaso. Barkatzen zaituztet, baina orain argitara aterako dut garaipen hau.
Orain bi hilabete, gutxi gora behera, nire bigarren lasterketa irabazi nuen. Gogorra izan zen (bueno egia esanda, gozada bat izan zen) baina esfortsuak beti, beti, beti saria du helmuga.
Bueno, egia esango dizuet, hemen beheko argazkian agertzen dena da irabazi zuena.



Beste batzuk berdina nahi zuten, baina mundu honetan demokrazia gutxitan dago. Nik Lander irabazi nahi dut lasterketaren baten, baina hauei moduan gertatzen zait...

Esandakoa, hemendik aurrera, niretzat lasterketa bakoitza garaipen bat izango da, baina ez dute hain sari ona eta polita izango.

Aldez aurretik, eskerrik asko zuen zoriontasunengatik.