7.10.14

San Franciskotik korrikan

Domeka goiza eta etxe ondoan lasterketatxo bat prestatzen daude. San Franciskoko Jaiak dira eta saltzaile elkarteak urtero lasterketa bat prestatzen du. Lasterketa Bilbiko jai bazter guztiak ezagutzeko egokia da. Irteera Corazon de Maria enparantzan, bilbitik barrena "Casa Cuna"-ri buelta eman eta Martzana kaia zeharkatu, "Conjunto Vacio" zena agurtu eta famatua den  "El balcón de la Lola" aurretik arineketan pasa. Gero aldapak Zabala kaletik jarraitzen zuen, baina hortik ez dago ambiente oneko tabernarik.
Azkenean 6 km egin ostean, sorpresita. Montse ikusten dugu sprint aurpegiarekin eta izugarrizko denbora egiten, 2. neska, bere "laguna" den  Basauriko Joneren aurretik.
Besteok pozik bukatu gendun eginiko lasterketarekin. Hori bai, faltan bota izan gendun hainbeste tabernetatik pasa izana, eta inork kalimotxo bat bez ez eskeintzea.