19.6.12

LEKEITIOKO TRIATLOIA 2012


Eutsik ez zuen hutsik egin. RB-ek bai, je, je!!!
Han izan ginen Andoni, Gartzen eta Lander. Argazkian gure laguna den Albertorekin.
Euria eta tenperatura freskoa izan genuen, aurten hala izaten ari baita: Gernika, Bilbo, Lekeitio...denak euri azpian. Nahiko da!!!
Neoprenoa jarri eta hondartzara joan ginen. Nesken irteera ikusi eta eurek igeriketa amaitu arte itxaroten izan ginen. Baita hotzitu ere. Azkenean gure irteera eman eta olatuekin borrokatzen hasi ginen. Emoten zuena baino txarrago egoan itsasoa. Andoni hau dala ta, bertan behera uztea erabaki zuen. Gorlizeko entrenoen zain geratzen baita. Nahiko estreno ona daroa aurten eta Leke datorren urterako hobe!
Gartzen eta biok uretatik urten eta bizikletako zirkuitoa kontu handiz hasi eta amaitu genuen. Arriskutsua bait zen.
Amaitzeko korrikako zirkuitoa soberako energiekin egin eta triatloiari amaiera eman genion.
Beti bezala, esan beharra dago Lekeitioko giroa ezin hobea izan zela. Jendez gainezka nahiz eta eguraldia ona ez izan.
Hurrengoaren zain eta irrikitan geratzen gara. Donosti, Ezcaray, Somo...Azken honetara denok joan beharra daukagu, GOGORATU: Urtzi, Iker, Red Bull...
(Ainhoa, Unai, Andoni, Gartzen, Lander joango gara)