9.8.11

BERMEOKO ITSAS ZEHARKALDIA 2011

Aurreko astean ere hemen ibili ginan, buru belarri igeriketari "kaña" sartuz.
Tira, argazkian ikusten den moduan, ibili ginan ez, ibili zan esan beharko geunke. Gure igerilaririk petoena, Ainhoa, 2. postuan ailegatu zan nesken artean eta 23. orokorrean. Ea zeozer ikasten dogun edota zeozer irakasten deuskuzun "matxine!"
Eguna paregabea zan, sekulako eguzkia, tenperatura altua eta antolakuntza ezin hobea. Datorren urterako apuntauta geratzen da. Hori bai, traba uretan egoan, itsasoa zeharo mugituta egoan eta igerilarien lana zaildu egiten zuen. 2.400 metro horiei oraindik ere merito handiagoa emanez.
Zeharkaldia amaitu eta gure igerilaria, neskatuta eta pozik amaitu eban. Indarrak berreskuratu eta dagoeneko Getxoko proban pentsatzen dabil.
Oraingo honetan, atzetik bada ere, lagun gehiago ibiliko gara Ainhoari konpainia eginez: Urtzi, Julio eta Lander.

Animo guztioi eta Getxon ikusi arte, ondo ibili!!!