26.2.09

BILBAO-BILBAO eta ARRIGORRIAGAKO KROSSA

Otsailari amaiera eman aurretik hona hemen argazki pare bat. Izan ere, azken asteetan Eutsilagun taldeko partaideak ez dira sasoitsu ibili, egia esan batzuk eskiatzen ibili izan dira eta beste batzuk ostera betiko moduan alpertutak, gimnasioan edo ispiluari begira.
Beraz aipatu beharreko lagunak honeek dira: Urtzi, gero eta forma hobeagoa erakusten eta azkenean badoa mtb-ari gustua hartzen (aurten bai mendi bizikletan lagun izango dugula). Ander, hau berez ez da Eutsiko partaidea baina gure behatzaileak bere atzetik dabilz. Bere azken emaitza ikustea baino ez da behar, Bilbao-Bilbao herri lasterketan 12. heldu zan, gure taldeko Mikelen aurrean (14.a izan zan). Dirudienez Anderren fitxa oso garestia da baina ahaleginak egingo doguz gure artera ekarri ahal izateko. Azkenik Lander, lesio txiki baten ostean berriz ere bueltan da eta Arrigorriagan egin zuen test moduko froga. Lasai irten eta arinago amaitu, azkenean gustura egindakoagaz.
Ea beraz hemendik aurrera martxoa aurrera doan einean forma hartzen eta fin-fin jartzen garen datozen lasterkeei edo probei begira. Animo eta kirolaz bizi!!!
Pd: Non ote dagoz Red Bull-eko gure lagunak?Oraindik ez dira agertu, seguruenik entrenamenduak ezkutuan egiten ibiliko dira.

Bilbao-Bilbao lasterketa: Ander 483zkia. Hori estiloa hori!!! Fitxatu behar dogu.

Lander Arrigorriagako krossean atzetik aurrera. Maldan gora jo ta ke!!!

2 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Lander eta kaixo Eutsi talde guztiari!
    Nire fitxa ez da hain garestia, Ronaldo bezalakoa naiz, hilabetero lesionatzen, ez naute nahi talde baten ere jajaja

    Eskerrik asko argazkia igotzeagatik. Ia hurrengo baten lasterketa berean aurkitzen garen. Oin ya entrenatzaileari esan gabe egin beharko ditut lasterketa hauek (ia orain arte bezala), pistan sartu nahi dit eta denboraldia bukatu arte.

    Aupa Lander maldan gora! Eutsi gogor!

    Animo Eutsi Lagun talde guztiari eta ia lasterketa gehiagotan egoten garen!

    Ondo segi

    ResponderEliminar

Mesedez, hitz egokiak erabili eta bestela lasai,edozer komentatu eta publikatuko dogu eta.