21.10.12

DENBORALDI AMAIERA!!!

Heldu da triatloi denboraldiaren amaiera. Non eta gure inguruetatik urruti. San Vicente de la Barquerara hurbildu ginan, Gartzen eta biok. Eguraldi ederraz gozatzeaz aparte triatloi oso polita egiteko aukera izan genuen. Ibilbidea, zeharo aldatuta eta erakargarriagoa. Igeriketa konplexua, argazkian, gure atzealdean ikusten diren olatu erraldoien erdian. Bike-a, Unquerara joan etorria, igo-jeitsi, igo-jeitsi. Erritmoa falta edo nekea igerri genuen igoeratan. Eta korrikaldia, mendialdera baina errepidetik. Zuhaitz artean eginiko 6km-tako bidea. Nahiko gustura!

Datorren denboraldiaren zain geratzen gara.
Urtero moduan, datorrena hobeagoa eta erronka handiagoekin espero dugu.
Orain, txip aldaketa eta zapatilak jantzi. Entreno garaia dator. Datorren denboraldian triatloietan korrika arinago egin gura badogu, orain hasi beharra dago azpiko lan hori egiten.
Pd: Ea zeozer ikasten dugun!  klik

2 comentarios:

  1. Gartzen! ez nekien bizikleta berrria zenuenik!! Zer gertatu da Laranjarekin?? :)

    Oso polita!

    Urtzi

    ResponderEliminar
  2. Jope Urtzitronik!!!
    Uda guztia ta gehio ibili naz ba bizikleta horrekin txo!!

    Ayssss...zelango galdera...Urtzi, triatloiak ez baduzuz lehiatzen ez zara enterauko gauza askotaz!!!

    Eustimotorclub noizko?

    ResponderEliminar

Mesedez, hitz egokiak erabili eta bestela lasai,edozer komentatu eta publikatuko dogu eta.