21.12.09

MEMORIAL ITZIAR 09

IKARAGARRIA!!! Urtziren estrenoa eta Andoni eta Unairen itzulera. Azkenengo boladan batzuk ez badira beste batzuk izaten dira baina nahikotxo elkartzen gara lasterketetan. Atzo egun hotza izan bazan ere, ez ginan atzera bota. Unai, Julio, Andoni (ez dago argazki honetan baina azkarrena izan zan!!!), Urtzi, Iker eta Lander elkartu ginan.
Andonik jarritako erritmoari Iker eta Lander jarraituz atera ziran, baina Algortako maldan atzerago geratu ziran. Unai eta Julio ostera lasaixeago joan eta indarrak Las Arenas-Bilborako gorde ebezan. Urtzik berriz primerako lana egin eban, bere buruari zenbateraino al dan erakutsiaz. "Nothing is impossible!" Kontuz honegaz...triatloiak daukaz buruan eta ea norbaiti ekainatik zehar sustoa emoten deutson. Animo Urtzi xtreme!
Tira Gartzen, gabonetarako lana dekozula esan eustan Deitze managerrak, hau da, tri-rako monoaren diseinua hain zuzen ere.
Las Arenas-Bilbo lasterketan ikusiko garelakoan gauzatxo bi:
- Pintxoetarako izen emotea oraintxe bertan itxita geratzen da.
- 31an San Silvestrean mozorraturik joango gara, momentuz: Iker, Urtzi, Unai, Julio eta Lander. Norbait gehiago nahi badau esan mozorroen erabakian ideiak aipatuz edota kontutan hartu daigun. Seguruenik 27an bertan zehaztu eta 28an erosketak.
Segi entrenatzen mutilak!!! Barka esaldia matxista bada baina, gure inguruko neska guzti-guztiak rajao batzuk dira!!!

4 comentarios:

  1. Korrika egin ezin badut ere, pozten dit daukazuen kirol giro ona.

    Jarrai.

    ResponderEliminar
  2. Aupa Eutsi!
    Rekalden ikusiko gara seguruenik, ia ze mozorro eramaten dituzuen!

    Lander: Hainbeste nekatu zinen atzo gaur spinning-era BERRIRO ez joateko? Holan ez ditut neskak ezagutuko!

    ResponderEliminar
  3. Nik 27an pintxoetara + lasterketara, eta 31 San Silvestre-ra mozorrotuta FIJO.
    Mozorroa badakigu nolakoa izango den, ANIMA ZAITEZTE MUTILAK!!!!!!!!!!!!!!!!!

    ResponderEliminar
  4. ANDONI MOZORRORA APUNTATZEN DA! DENA DEN LEHENAGO LAS ARENASEN IKUSIKO GARA.
    AIO

    ResponderEliminar

Mesedez, hitz egokiak erabili eta bestela lasai,edozer komentatu eta publikatuko dogu eta.