28.5.13

TRIATLÓN CROSS ARDANTZE 2013

 Zapatun Gartzen "Finisher" eta domekan Lander Ardantzen. Zelako asteburua! Noski, Eutsikideak leku guztietara ailegatu beharra daukagu. Nahiz eta taldeko batzuk orain ausenteak izan.
Ardantzen, Bilboko feeling txarrak ahaztu eta hasieratik gogotsu irten nintzen, nahiz eta igeriketa erdian luzeen kalkulua galdu eta beste bat pasatzen utzi beharra izan, bere atzetik urteteko. K PANTXI!!!
Gero bizikleten txanda, btt-a hartu eta pistetatik aurrekoa jarraitzen saiatu nintzen. Lehertzeko aukera ikusita astiroago joatea pentsatu nuen. Erritmoa ona izan zen eta bigarren bueltan, "hara!!!"Surprise!!! Aurretik joandakoa, berriz aurreratu nau. Galdu egin baita, K PANTXI!!! Hori bai, bikean makina!
Gero korrika postua mantendu eta sorpresa, helmugan hirugarren eta atzetik aurreko tipoa, berriz galduta. 
Berari esker, podiuma, iupi!!!
Baina gure hurrengoko txanda irten ziren beteranoak eta batek, ni baino segundu batzuk hobeto. Beraz 4. postua. Pozik!!!
Mila esker Ainhoa ta bere gurasoen animo eta argazkiengaitik...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mesedez, hitz egokiak erabili eta bestela lasai,edozer komentatu eta publikatuko dogu eta.