28.1.09

APUKO IGOERA 01-2009

Dagoeneko mendi lasterketen garaia heldu da. Noiz eta eguraldia hasarre dabilenean, haizea behinik behin gogor ibili zan zapatu aldean, euria ere nahikotxo. Lasterketa ostera domekan izan zan, eguraldia askoz lasaiago, haize arrastrorik ez, behintzat aurreko egunean bezain indartsu ez.
Euria ere ez egoan, hori bai lasterketa hasi eta berehala euri zaparradatxoa eta gero berriz ere ateri. Lainoak ere gora joan ziran eta horrela ikusmira primerakoa izan zan goiko partera heltzean.
Nortzuk eta Gartzen mtb-n, Iñaki eta Lander korrika joan ginan. Gartzenek bizikleta barria estreinatuz gainera, hori bai "makina", ea nork Gartzen jarraitu datorren denboraldi honetan. Iñaki eta biok korrika joan eta primeran gozatu genduan. Hirurok errepikatzeko asmoa agertu genduan amaieran. Ibilbide gogorra, malkartsua, lokatztuta...Baina oso polita eta naturan murgilduta danez oso entretenigarria eta atsegina.
Esatea, demostratu dala Getxo partetik daukaguzan fitxaje guztiak, "rajao" batzuk dirala. Ea hurrengoan!!!