13.5.14

MAKINON!!

Ez dot esaten erosi berri dudan erlojuagatik, ezta Urtzik estreinatu berri duen kotxeagatik, nire arrebari buruz ari naz. Gutxi barru, horrela jarraitzen badu, lasterketetan bizkarra bakarik ikusiko diot.
Goizeko 7retan Gasteizerantza abiatu ginen, Martin Fiz maratoian parte hartzera, bueno, maratoi erdian.
Irteera baino lehen, bidaiak komunera urduritasunak han uzteko. 9etan irteera.
Kilometroak joan kilometroak etorri Montsek esfortsu galantarekin 5minutu/km inguruan korrika egiten zuen. Azken kilometroetan nekea nabaritu zen, baina Behobian dortsal kolore bat aurreratzeko motibazioarekin, azkenean ordu bete eta 49 minututan bukatu genuen.
Esandakoa MAKINON. Zorionak.