19.4.14

DENBORALDI HASIERA!!!

Comienza la temporada de tris y Eutsi saca los trajes del armario para darse un baño de salitre en la playa de Gorliz. 
El día acompañaba y la temperatura del agua sorprendió para bien. Fría sí, pero no cortante como la esperábamos. De modo que pudimos darnos un buen "chombo".
El lunes día 21 será el segundo chapuzón. Queda abierta la convocatoria a todo el que se anime.
Aupa peñaaaaa!

ONGI ETORRIAK!

Ongi etorria gure blogeko administrari kide berriei.
Zuen laguntza eskertuko da. Azken garaian pertsona berdinak baitaude bai kirola egiten, animatzen, argazkiak ateratzen eta kazetari lana egiten.
Ea ba, uda gertu dago eta triatloiak, zeharkaldiak etab heltzear daude.

ESTIBALIZ IGOERA 14

Villasana-ko lasterketan aritu eta gero (ez daukagu hango argazkirik), azken lasterketa Gasteizetik abiatu eta Estibalizera ailegatu zen. Oraingo honetan Valletarrak faltan bota izan genituen. Seguruenik beste nonbaiten ibiliko ziren korrika, je, je!
Lasterketa hau oso polita da, 15km, 5 Gasteizko kaleetan barrena eta beste 10km Estibalizera doan pistatik. Benetan lasterketa dotorea!!!

BILBAO MENDITRAIL 14

Eutsi taldea Bilboko Mendi Trailean parte hartu zuen. Azken orduko baja izanda, Lander izan zen parte hartzaile bakarra. Egoitz Moranek, ikusmira datorren urteko Mendi Trailen jarrita dauka dagoeneko.
Esan beharra dago lasterketa merezi duela, ez da oso gogorra eta km-ak ere jasangarriak. Gainera ibilbide landua da, aurreko urtean izandakoa baino pista, mendibide gehiagorekin (gehiena! Asfalto gitxi, iupi!)
Lander, bere Basque Tribeko kide batzuekin aritu zen eta sorpresa hartu ere. Talde moduan apuntatu ziren hirukotea sortuz eta hara...Bigarren sailkatu ziren!!!

BASAURIKO DUATLOIA 14

Andoni Basauriko duatloian ibili zan. Eutsi taldeko ordezkari bakarra.
Argazkian gure Eutsiman ikusi dezakegu. (Langilea, kirolari petoa eta oraindik hobea pertsona eta aita.) 
Eutsi goiari mutil!!!