2.6.13

ARRATIAKO MARATOI TXIKIA

Maratoia bai!!

Arratiakoak horrelakoak gara, "a lo grande" dana...jeje!
Beno izena bakarrik, hala ere maratoia bezalakoa dan froga egiten da batzurentzat.
Nagusiak, Zeanuritik Igorrera, 11 Km, ta gora-behera, ta bihotza urten beharrean, ta gaurkoan euria...beno zirimiri...Txikitxoak be euki daurie euren lasterketak distantzia neurtuakaz, ta bertan Urko eutsilaria aritu da. Oso ondo ganera, lasterketa osoa egin dau ta bikain amaitu be! Eskatu osabari kamiseta!!

Beste alde batetik, Montse eutsilari, Andoni eutsilari eta ni neu be eutsilari, 3 korrikalari hurbildu gara, ups...ta Santi erreportari be bai!!! Lasterketa guztietara datorren beste eutsilari bat dogu, bere animo eta argazkiak asko estimatzen dira.

Ta hirurok ondo amaitu dogula esan behar. Kamiseta, ura...ta ala!! A jugar a pala! Horrelakoak gara korrikalariak, ezer gehiago ez dogu behar.

Hurrengo zitararte!!