20.7.14

BILBOKO AKUATLOIA, 2014 (ITUkoa?)


 Lehenengo akuatloia Bilbon eta popularretan partaidetza ona.
Federatuetan ordea aurreko egunean ikusirik 23 partaide bakarrik. Baina WHAT A SURPRISE!!!
Azken orduko albistea, Estatu Batuetako eta Australiako talde bi osorik etorri ziren gonbidaturik.
40 pertsona beraz.
Ainhoa eta biok (Lander), orduan, Getariarako indarrak gorde eta espektakuloaz disfrutatzea erabaki genuen. (Etxetik Bilbora ta buelta korrika entreno moduan eta han disfrutau)
 Ikusten dugun moduan, nor eta Andoni (Gómez Noya) aurkeztu egin zen. Lehenengo km-a gainera Australiarretatik tiraka gainera. "Aussiak" sustoa burutik kendu eta gero, lasterketa bizkortu eta Andoni atzean utzi zuten. Andonik bikain hasi eta amaitu egin zuen, bere triatloi olinpikoa gero eta gertuago dagoela erakutsiz.
ZORIONAK ANDONI! zelako esperientzia ona bizi izan dudun. Berriro ere zure erakustaldia, aitatxuentzat: "NAHIA, AHAL IZATEA DA!" Para los Burgaleses... "¡querer es poder!"