8.5.13

BERMEOKO TRIATLOIA 2013


Aurten ere irteeran prest!!!
Ura hotza bai (14º), baina gure neopreno bikainak jantzita eta gure animatzaileen animoak entzungai ez zegoen hotza pasatzeko arrazoirik.
Gartzen eta Lander betiko moduan han egon ginan, gurekin batera bi triatleta berri zeudelarik. Eutsiko fitxaje barriak Ander eta Ricardo. Aurten hasi dira mundu honetan eta gustura dabilzela ematen dau.
Gainera alaba txikiarekin etorriak, hori bai denbora antolatzeko gaitasuna. Ea beste batzuk ikasten duten, je, je!!!
Tira, froga eguna eta eguraldi aparta. Uretatik irten eta neoprenoa kenduaz batera bizikletak hartu eta eguzkitan Gernikaraino abiatu ginan batzuk taldetik tiratuz Gartzen bezala eta beste batzuk taldean gurpilak jarraituta.
Bizikletatik jeitsi zaleen animoen artean, jendetza egoan herrian, oso giro polita, eta korrikako saioa 5km inguru. Laua eta kaleetatik zehar, oso ondo baita ere.
Azkenik guztiok gustura amaitu genduan aurtengo lehenengoko triatloia. Dagoeneko hurrengoaren zain geratzen gara. 
Gartzen eta Lander Bilboko erronka nagusirako prest daude. Beno, egon behar!!! Ea heltzen garen!
Animoak eskertuko ditugu.

Pd: Ea hurrengoan fitxaje barriak aparte, etorri ez zan norbait animatzen dan. EUTSI!!!