28.5.13

HONDARRIBIA 2013

Bai, hau monologo bat bihurtzen ari da.
Azken frogetan bi eutsikideren argazki eta frogen inguruko komentarioak besterik ez dira agertzen...ESPABIL HADI TXO!!!
Beno, ba urtero lez Hondarribiko triatloira hurbildu nintzen. Ainhoa ere parte hartzeko izan zan, baña lesio bat medio, ezin izan zauen parte hartu. Hori bai, animatzera etorri zan "El capo"rekin. Azken honi esker ditugu argazki pretxioso honeek.

Udarako forma ona harrapatzeko beste froga bat izan zan Hondarribiko sprint triatloi hau. Sentzaziño onakaz azken momenturarte, korrikako saioa erdi-ipurdikoa egin bainauen....Hala ere pasa dan urtean baino bost minutu azkarrago helmugan...Tiembla Jonathan Braulie!!
Asteburu honetan animatzen al da norbait Arratiako maratoi txikira? 11 km, Zeanuritik Igorrera, dohain. (ekainak 2 domeka). Gazte mantentzeko froga da.....


6 comentarios:

  1. Bai horixe!!! Eutsiko maila bion artean mantendu beharra daukagu. Lasai, laster Ainhoak lagunduko gaitu.

    ResponderEliminar
  2. Portxierto, nor da Braulio dalako hori???

    ResponderEliminar
  3. Dagoeneko Getaria-Zarautz-erako apuntau gara...

    ResponderEliminar
  4. Eztozu ezagutzen Braulie Lander?Brownlee-Brouli,Braulio edo Braulie!!Bueno egia esan hurrengo urtean ezta ezer izingo gure parean! Gure taldeko utillero izan nahi J.Brownlee? Be Eutsi!!

    ResponderEliminar
  5. Nik Arratiara taldea daramat.
    Montse eta beste bi lagun.
    Han ikusiko gara.
    Aio

    ResponderEliminar

Mesedez, hitz egokiak erabili eta bestela lasai,edozer komentatu eta publikatuko dogu eta.