15.8.12

ULTZAMAKO TRIATLOIA 2012

Pasa den urtean bezala, aurten ere Ultzamako triatloian parte hartzea premiazkoa izan da. Triatloi btt-roa eta berezia antolakuntza aldetik. Igeriketa mendiaren alde batean, kotxez joan behar, bizikletak hartu eta mendiaren beste aldera joan. Herri baten bike-ak utzi eta korrika beste herri batera. Antolakuntzak gero kamioetan gure material guztia ekartzen duelarik. Helmugan dutxa ta gero lunch-a, honen argazkia jarriko dugu! Antolakuntza bikaina, zorionak!
Ibilbidea, laburra baina oso polita naturan barne. Uger 500m, bike 15km (4 goraka-11 behera ta toboganak eta amaitzeko korrika 3km gora-behera txikiekin).
Unaik triatloi honetan, ezkondu eta gero erdoildurik egoanez, amaitu eta erritmoa hartzea zuen helburu. Esan eta egin. Pozik eta gustura, nahiz eta korrikako azken kilometrotan hanka berri batzuen bila ibili. Gartzenek berriz, Ultzaman aditua eta Ikerri apustua irabazi eta gero (Iker aurkeztu ez dalako, beldurra agian!), Ikerren denbora hoberatzen saiatu da, baita lortu ere. Zorionak beraz!

Landerrek top ten egiten saiatu bada ere, kale egin du eta hamaikagarren helmugaratu da.
Aipamen berezia triatleta berriei: Ander, Ander, Aitor eta Alba laguntzaileari.
Ander eta Aitor popularrean aritu dira eta sentsazio desberdinagaz amaitu badabe ere, gustoko esperientzia izanik, espero dugu berriz ere gurekin ikustea. Zorte on Aitor hurrengo mendi lasterketetan!
Ander R berriz luzean estreinatu, material bikaina erabili, oso pozik amaitu eta datorren denboraldian Bilborako asmoa ere agertu du. Ea egia dan "matxine!"
Pd: Irailaren amaieran Santanderren Sertrira animatzen zaituegu Eutsilagun guztiei.
Bitartean Zumaiako triatloira eta itsas trabesietara joango gara. "Ikusgai eskuman!"

Sailkapenak: Luzea eta laburra