25.7.12

URATLOIA GORLIZEN 2012


Azkenengo Uratloian ere Eutsitarrak izan gara. Eguraldi beroa baina, itsasoko haizeteari esker jasangarria.
Eutsik berriz ere Rb taldeari erakutsi dio zer eginik ez daukala gure kontra. Hori bai, Joseanek txiripaz bada ere, parte hartu du eta eskertzekoa da bere ahalkegina eta esfortsua. Ea RB-eko besteak zeozer ikasten daben.
Lasterketa berezia izan da, korrika hondartzan bertan eginez. Harearekin zauri bat baino gehiago ekarri du parte hartzaileen artean. Bigarren korrikaldian hain zuzen ere.
Erritmoa hasieratik bertako sorosleetako batek ipini du. Uretan ondoren, beste gauza bat izan da eta askok atzetik aurrera egin dugu, Gartzen eta Lander adibidez.
 Amaitu eta eskertzea baino ez zaigu falta. Bai Maite, Irune, Deitze eta...emandako animoengaitik.
Giroa ezin hobea izan da Uratloietan zehar. Esan beharra dago egunez-egun gehiagora joan dela beraz espero dugu datorren urtean errepikatzeko aukera izatea.
Ea horrela, gure kidea den Iker (Gaur baberoagaz!) parte hartzerik duen.