18.5.09

EUTSI BTTroak!!


Bizkaiko kostaldetik ibili ginen Eutsiko BTTro batzuk zapatu honetan, Urtzi, Spinner, Cipollini eta Miguel. Irteera eguzkitsua izan genduan. Getxoko Aixerrotatik irten giñen bizikletagaz Barrikarako bidetxo bat jarraituz. Erritmo lasaiean eta batez ere paisaiaz eta bizikletagaz disfrutatzera irten giñen laurok. Nahiz eta bidea ezagutu, bertako Urtzik ondo markatzen euskun bidea..."hemen lupetza egongo da...hemen kontuz jaitsiera arriskutsua..."URTZI TOMTOMA!!

Behin Barrikaraño helduaz berriz bueltarako bidea hartu genduan, hori bai tortillita eta freskagarria hartuaz...domingeroak bezala baña bai gustora hartua.

Miguel errepidez itzuli zan barriz abiapuntura eta hirukoteak abiadura handiagoz jaitsiera eta igoerak disfrutatu genduzan. Benetan ibilbide zoragarria.