11.7.11

SOMO 2011


Eguraldiak ez zuen lagundu kasu honetan, baina tira, zaletasunak pisu gehiago dauka planak bete nahian gabilzenean. Seguruenik egun hontako cheerleader-ak/camera-women-ak...giro hobeagoaren premia gehio izan zuten. Proba polita bezain ezaguna izan zan, estrenoetarako baliogarria gainera. Gartzenek neoprenoa estreinatu eta dagoeneko bere tri-manillarrari neurria hartuta duela erakutsiz, bike sektore ikusgarria egin zuen, honi esker trofeoa irabaziz, je,je,je! Iker, zer esanik ez, gure aitatxo lanpetua, denboraldia estreinatu eta gustura ibili zan, lasai eta hurrengorako beroketa moduan hartuta. Ea denboraldian zehar berriz ikusteko aukera dogun. (Ultzama, Santander, San Vicente, Mutilva...badagoz aukerak!). Urtzi...Urtzi! Zer esango dogu ba! Aurreko urtean bere atzetik anbulantzia baino ez egoan, aurten berriz hainbat triatleta uzteaz aparte, helmugako azken 100 metroetan gaindiezina dala erakutsi zuen. Animo hurrengo erronketarako!
Hitzik ez dauzkat gure Akur eta Ainhoak eginiko lana eskertzeko. Animoak. konpainia, grabazio, argazkiak... Eskerrik beroenak izerdia bota genduan guztion partetik!
Argi geratzen da beraz horrelako taldea joaten denean, giroa ezin hobea dala. Ea hurrengoan ere, hainbeste lotzen garen.Aaagur danori!!!