20.5.13

BILBAO TRIATHLON 2013



Amaituta!!
Hotza! Baina we are finisher!!
Ahaztu ezinezko eguna Bilbon zapatuen. Puf!!! Hipotermia ta erorketak sahiestu ta gero, pozik egoteko eguna.


Areatzara heldu ta buruhausteak ... Hotza!! Baña non sartu naz? Ta zenbat jende! Zelango bizikletak! Zenbat machine!!








Baña hor bota ginen uretara Lander ta ni, ta zelango hotza. Batzuk ura 11 ºC-tan egoala diñoe ta antolakuntzakoak 14-15ºC-tara. Horrela ere ura hotz ta korrontea "La Salve"ko zubiraño alde...gero komeriak. Buelta. Ze luze!! 1,9km...2km ta piku ere egingo genduzan....zenbat brazada!!!












Baña heldu ginen boxeetara, Andoni lekuko (dedikatoria zure txikitxoantzako).
Lasai-lasai ta ahal gendun moduan neguko arropakaz urten ginen bizikletan "El Vivero"rantza. Jan eta edan, 90 km gogorrak etorkuzan. Nire erritmo ta bizikleta kaxkarragaz ta hara non harrapatzen dodan  "El capo"ri Lander. Hotzak hezurretaraino erritmoa ezin ondo hartuta doala diñozta. Gure "El capo" gogorra, ta bere ohoreak jarraitu behar dauela diñotso. Horrez gañera, bertan zeukan beste Eutsikide bat, bide bazterrean Unai animoak emoteko. Ni inoiz baño gustorago gorantz, "cabra"dun txirrindulariak bata bestearen atzetik aurreratzen, azken erronkarako erreserbak gordetzen. Jeitsieretan ere, asko arriskatu barik ere jende asko aurreratuz.









Ta azken txanpa! 21km korrikan. Beste galtzerdi batzuk, bisera....ta aurrera! Baña bapatean 12km-rantza botaka egiteko gogoak. Eskiña baten geratu ta, egin beharrekoak egin ta, aurrera. Eutsianimoak etziren falta aurrera jarraitzeko, Unai, Andoni, Ainhoa, Iker...Joxean RB esan ez bagenizuen, asko eskertzen dira benetan. Erritmo egokia hartu ta ondo amaitu nauela esan behar dot, gihar arazo barik. Landerrek be amaitu, ta pozik egotekoa be.



"El capo"  ta idazten dauen honek ta eskerrik beroenak etorri zineten guztioi ta hurrengo urtean gehiago!!