21.7.10

GETARIA-ZARAUTZ IGERIALDIA 2010

Hello evdy! Asteburu honetan "Eutsi Lagun Taldea" leku eta froga desberdinetan izan da.
Aurretik Somoko triatloian ikusi dogun moduan, Galarleiz mendi lasterketan ere gure taldekide bat, Iker Anguiano "Bilbokele" eta azkenik Getaria-Zarautz igerialdian ere.
Igerialdia gauza barria zan niretzat eta distantziaren beldurrik ez banuen ere "2800m", esan beharra dago urduritasun pittin bat egoala nire baitan jendetza(1300 igerilari) zala ta.
Dena pasa da eta ikusten dozuenez lerro honeek idazten nabil beraz uretatik sano y salvo urteteko gai izan nintzan. Distantzia ondo eta jendetzaren kontua oso ondo antolaturik beraz arazorik ez, txandaka urten ginan eta txipari esker neurtu ziran denborak.
Atzetik urten eta jendea aurreratzen joan nintzan apurka-apurka, nirekin batera uretan sartutako "izurde" batzuk izan ezik, honeek aurrerago joan baitziran, "machine!!!". Esker mila izurdeetako bati!
Esperientzia beraz primerakoa, datorren urtean berriz eta aurten seguruenik beste igerialdiren bat agian ere.
Animatzen zaituet!!!