13.9.10

IRUÑEAN SAN JUANGO TRIATLOIA

BUF!!! Nondik hasi... Foroetako komentarioak ikusita bildurre emoten dau zerbait idazteak baña bueno...

Iruñeako San Juan auzoan ospatu zan triatloia domeka honetan. Bertara EUTSIko ausart bakarra hurbildu zan, besteak "haciendose el longüis", Conchako hondartzan bañua hartzen eta foroetan kaña sartzen ebilzan momentu horretan. Horrela ba bertara joan giñan erreportaria eta ni. Erreportariak lasterketako tramo ikusgarrienetarako lekua hartzen eban bitartean, EUTSIko partaidea lurrera erori zan bizikletako tramoan (badagoz zaurien aposterioriko argazkiak sinesten ez dabenentzako) . Nahiz eta zauri sendaezinak eduki, froga amaitzeko indarrak atara ebazan erraietatik, bigarren edo hirugarren amaituaz, ez dakit, berdin da, garrantzitsuena erreportaia egiteko bideoetan ataratzea zan. Amaitu ondoren bertara hurbildutako jendeak EUTSIko ausart bakarrari, olatuarena egiten hasi ziran eta autografoak siñatzen amaitu eban lasterkariak. Epiko izan zan froga hau bene benetakoa izan zala demostratzen dauan testigoak dagoz. Nire fan guztiei lasaitzeko, horixe izan zan dena eta  orain banoa Betadineren bila farmaziara.