11.5.12

BERMEOKO TRIATLOIA 2012

Aurtengo triatloia ere, denboraldiari hasiera eman deutso.Pasa den urtean baino hobe esan beharra dago. Hiru kide joan bait ginan. Gartzen, sprint distantziari neurria hartzeko asmoarekin eta olinpikora salto egiteko gogoa erakusten. Oraindik ez dago sasoitsu baina denboraldia luzea da. (Iker, no te duermas!!!). Andoni, gure aurtengo izar nagusia. Bizikleta erosi eta jo ta ke, Gernika, Bermeo, orain Bilbo eta dagoeneko Lekeition apuntauta. Animo mutil! Eta Lander Bilboko distantzia luzekoa prestatzen...ea oinez behintzat amaitzerik dugun!

Tira, eguna goibel egoan, euria botata ere, baina azken momentuan atertu eta ondo geratu zan.
Boxetan materiala utzi, trajea jarri eta uretara (Mekague...! Hotza ez, hurrengoa!) Baina aurrera egin behar, trajeak bere lana egin eta kitto.
Uretan, kolpeak saihestu gurean, eskinatik joan nintzan. (Batzuk irteeran apur bat despistaute ibili ziran eta hori bai, kolperik ez!) urten eta bike-a hartu, toboganetarako ordua zan. Bermeo-Gernika eta buelta. Taldean sartu, 20 edo elkartu ginen eta sufrimendu apur bategaz korrikaren txanda. Azken esfortsua zan eta zaleen animoei esker nahiko ondo eta pozik amaitu genduan.
Zein da hurrengoa? Izan zan hiruron galdera.

JAKIN HONDARRIBI, LEKEITIO ETA DONOSTI zabalik daudela eta inskripzioak betetzen direla!!!
Animo, Iker, Urtzi, JUlio eta RBdarrak!
Pd: Behobiarako asuntua ere zabalik dago eta laster Getaria-Zarautz  eh! Urtzi y Julio(k Deitze te lo traduce!)