14.4.12

GERNIKAKO DUATLOIA 2012

Eutsi taldekoak primeran eman diogu hasiera du/tri denboraldiari.
Unai eta Lander erronka luzeak prestatzen dabilzela jakinik, erritmo alturik ezin ezarri ibili dira. Hala ere lehenengo eguna izateko gustura esan beharko.
Gartzen, aurten sprint triatloietan hanka sartuko dauala jakinda, pilak kargatzen dabil eta forma arin hartzen dauala erakutsi dau. Orain egun gutxi, arrastaka ibili zan bikeagaz eta gaur ostera sasoia hartuz doala erakutsi dau. Primeran!!!
Andonik estrenoa izan du gaurko egunean eta pozik eta gustura amaitu dau, hurrengo erronkarako prest eta gogotsu geratu da. Amaitu eta berehala, datozen frogen datak galdetuz ibili da. Bilboko duatloian ikusteko aukera izango dugu. Gero seguruenik triatloiren baten ere. Aupa Andoni txapeldun!!!

Pd: Gartzen, Iker izeneko eutsiman bati buruz galdezka ibili da. Non ote dabil????
Pd2: Eta RB taldekoak???
Pd3: Urtzi ere faltan bota izan dugu eta espero dugu hurrengo baten gurekin irteera marran izatea.
Eutsi parte hartzaileak bikain eta komentau dugunez eutsizaleak gutxi! Eguraldia dela edo ez dela, beste lasterkari guztiak babesa eta animoak izan dituzte inguruan. Eutsitarrak ostera faltan bota izan dugu horrelako laguntza. Ea hurrengorako.

Maiatzak 5, Bermeon ikusiko gara. Aupa neska-mutilak!