8.9.08

MUTILVAKO TRIATLOIA


Han izan giñen Eutsiko 4 kide. Lander, Julio, Jon Ander eta Gartzen. Eguraldi bikaina egin eban lasterketan eta giroa ere oso polita.

Lehenengo popularrak irten ziran, Jon Ander eta Gartzen eta gero igeriketa luzea egiteko Lander eta Julio. Esan behar da fitxaje ona egin dauela Eutsik Jon Anderregaz eta Juliogaz. Beraien lehenengo triatloian amaitu bakarrik ez, Jon Anderrek 6. amaitu ebala eta Juliok ere lan bikaina egin ebala esan behar da. Juliok gainera erronka barriagaz, bizikletako pedal barriak estreinatu ebazan eta arazotxo batzuk pasatu ebazan hasieran.

Mutilvara ere Deitze etorri zan animatzera eta argazkiak ateratzera, ea noiz animatzen dan lasterketa bat burutzera!!

Eta lasterketa amaitu eta gero, dutxatu eta gero eta kotxera gindoazela.....TAN TA TA TAN!! Lasterkariei eta laguntzaileentzako sekulako pintxo dastaketa dohain!! Hurrengo urtean Mutilvara joatea gomendatzen deutsuegu besteeoi!!!

(sailkapenak pdf)