7.8.13

EUTSI KATALUNIATIK ZEHAR

 
Eutsi taldeko kide bik, Kataluniatik igarotako oporrak ondo aprobetxatu ditugu. Turisteo...egiteaz aparte, hainbat proba zeudela ikustean, apuntatzea erabaki genuen.
Ainhoa Cunit-eko akuatloian: Berotasunaz aparte, hezetasuna itzela izan zen. Korrika 2.5km-ak erritmoa hartuz eta igeriketan (1km) jendea aurreratuz olatuetan murgilduta. Azken 2.5km-ak 6. postuari eutsiz. Zorionak!
Lander berriz La Molina eski estazioko Mendi Triatloian. Igeriketa 700m inguru urtegi baten. Nahiz eta uraren tenperatura 21.2ºC takoa izan, neoprenoa erabilita. Gero bike 20km, zirkuito itzela: basotik, pistetatik, trialerak...Amaitzeko korrika 5km berriz basotik eta pistetatik, oso oso polita.
Lastima urtero egiteko urruti dagoen!