27.6.09

EUTSI TOURRERA!!!


Aski ezaguna da gure taldean dagoen kiroletarako afizioa. Batzuk hor ibiltzen dira asteburuero gure errepide edo mendietatik korrikan edo bizikletan. Batzuk saiatzen gara parte hartzen al dogunean ta beste batzuk ere (nahi ta ezin).



Urtero joan izan gara bakar batzuk Frantziako Tourra ikustera eta disfrutatzera. Hemendik Friends Team of Eutsik Tourrera joateko asmoa eukiko dozeunontzat bidai antolaketa eskeintzen deutsuegu. Plana era askotakoa izan al da. Kanping denda eraman eta Pirineotako malda batean txirrindulariak igaro baño egun bat lehenago joan, farra bota gauean, gero bizikletak hartu hurrengo goizean eta bertako porturen bat igo edo jeitsi, turismoa ere egiterik be badago. Aurten gainera gure Eutsiko lagun eta sprinterra egongo da (Koldo Fernandez de Larrea) eta pankartaren bat egitea ere eskertuko leuke gure lagunak maldan gora ez bait dabil. (bultzadatxoren bat ere)

Baña aurten... aurten... aurten zerbait berezia ere gertatuko da Frantziako errepideetan...Armstrongen itzulera!!! Hori bakarrik ikusteagaitik merezi izango dau Pirineotarako bidaia.

Egunak uztailak 10 - 11 - 12 izango ziren Pirineotara joateko.

Norbaitek Frantziako Tourra ezagutu nahi badau aurten dauka aukera ezin hobea. Ongi pasatuko dogu ta zatoz!!!