26.10.08

DANETARIK APUR BAT!!!

Urriak 26, egun zoragarria oparituz itxartu da. Egun honetan, EUTSI LAGUN TALDEKO kideak hortik zehar ibili dira gauza desberdinetan parte hartuz.
GARTZEN nola ez mtb-eko proban ibili da, San Roman herrian. Seguruenik grabaketarenbat egin eta ikusi ahal izango dogu. Daukaguzan berriak, primeran ibili dala, zulaketaren bat euki dauan arren. Ez da askorik pentsau behar imajinatzeko aurrean irten eta aurreko tropeltxoan mantendu dela esateko. "Koldo F.L-ren argazkia eginda ote?". Hurrengo orduetan jakingo dogu.
URTZI eta ASIER Urkiolako mendialdera joan eta mendi bizikletagaz hortik zehar ibili dira. Honexek baitira E.L.T-ren fitxajeak datorren denboraldira begira. Eguraldia lagun eta paraje aproposa medio, Anboto aldera jo dabe goizean zehar egindako entreno edo bueltatxoan. Mendi bizikleta gustoko dabe ta, gero ta gehiago ari dira km-troak egiten. Kontuz datorren 2009. urtean euren erritmoa jarraitzeko komediak eukiko doguz eta!
ALEX, gure igerilari petoa, Urkiola aldetik ibili da baitere. Honek ostera ezin izan dau korrika egin zein bizikleta hartu lesionatuta baitago. Saibi aldera perretxikotan joan dela badakigu, paseo ederra eta hartu beharrekoak ere. Ez dakigu lege berriak ezarritako araudia errespetatu dauan, dakizuenez eguneko eta pertsona bakotxeko 2kg baitira. Tira, gure gaurko perretxiko zalea herrikrosa eta Santurtzi-Bilborako sasoitsu egongo da.
ANDONI eta LANDER Urkiolako zelaietatik ere ibili dira, 11km eta 21km-tako mendi lasterketetan parte hartuz. Lasterketa hauetan lehen aldia zan eta biok primeran eta gustura ibili dira. Ibilbide zoragarria, giro aparta eta paisai eta egun galanta. Euren esanetan, datorren urterako apuntau beharreko mendi lasterketa. Disfrutatzeko ibilbidea, mendikoa izanda ez baitu aldapa gogorrik eta nahiko eramangarria, pista erosoak eta basoan zehar doazan zelaiak ere.
IKER ostera ez da hemendik ibili, Valencia-n ibili da indoor bizikletan, hau da spinning egiten. Hau bai zaletasuna txo!!! Seguruenik ere motorrak ikusteko parada izango eban handik izan baita munduko txapelketako azken proba. Beno kontako dau, asko ikasi dauan, laranjan jaten ibili dan, motorrak ikusten edo zer egiteko aukera izan dauan.
Es un pájaro, es un avión, no, no y no definitivamente no!!! Es URTZI, dueño y señor de las tierras del Anboto y alrededores, no hay ladera, trialera o rampa que se le resista. Eutsi goiari!!!

Asier y su máquina, ahora más que nunca! Que se preparen los descensos más técnicos y las subidas más incómodas que, Asier vuelve con más fuerza que nunca. Hoy su estela era visible por las pistas de Urkiola.