11.8.14

TXINGUDIKO ZEHARKALDIA 2014

 Azken segunduan erabakita. Inskripzio epea itxi baino ordu erdi arinao, erabaki zuen gure taldeko igerilariak Txingudiko zeharkaldian parte hartzea.
Erabaki ona, bai horixe!
Eguraldi ona izateaz aparte, zeru urdina eta tenperatura ona hain zuzen ere.
Zeharkaldi honetan estrenoa izan genuen, ez bait genuen ezagutzen.
Esperientzia polita, Hondarribiko alde zaharraren ondotik irten eta hondartzaraino ailegatu beharra zegoen. 2.600m.
Gure igerilariaren hitzetan, ondo eta arin uger egin zuela onartu, baina, inoiz baino kolpe gehiago jaso zituen.Txarto pasatzera helduz. Hala ere, bere onena eman eta helmugara iritsi zen ahalik eta ondoen uger eginda.
Honek 5. postuan ailegatzea suposatu zuen. 3.SENIORRA, tomaaa!
Podium-erako deia jaso eta trofea jasotzeko ordua. ZORIONAK!!! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mesedez, hitz egokiak erabili eta bestela lasai,edozer komentatu eta publikatuko dogu eta.